Subscribe to Sindikatu

Zer da eta zertarako Euskalgeo

Euskal Herriko datu Espazialen Azpiegitura da Euskalgeo. Euskal Herria osatzen duten 7 herrialde eta 685 udalerriak biltzen dituen lurraldearen gaineko datu geografikoak eskaintzen dituen ataria.

 

                Europa mailako INSPIRE zuzentarauan oinarritzen da Euskalgeo, informazio geografikoa herritarren esku jarri eta honen berrerabilpena bermatzeko idatziriko zuzentarauan. Honekin batera, informazio geografiko hau munduko beste edozein herrialdeetako datuekin bateragarria izateko protokoloak aplikatzen ditu Euskalgeok.

 

                Ez da erraza izan orain arte Euskal Herria aintzat hartuta lurraldearen gaineko azterketak egitea. Euskalgeorekin berriz, Euskal Herriko kartografia eta datu geografikoak jartzen dira behar dituen edozeinen eskura, nazio mailako azterketak egin eta garatu ahal izateko.

 

                Euskal Herriko lurraldearen gaineko zerbitzuak eskaintzen dituen ataria da beraz Euskalgeo (metadatuen zerbitzua, bistaratze zerbitzua, deskarga zerbitzua, mapa zerbitzaria…). Horretaz gain, zerbitzu pertsonalizatuak ere eskaintzen ditugu, informazio geografikoaren gaineko lan ezberdinak burutzeko eta baita DEA eta GIS-aren inguruko BLOG bat gai hauen gainean euskarazko informazioa ematen duena.

 

Azpiegitura honek hainbat zerbitzu eskaintzen ditu datu espazialak zure beharren arabera erabiltzeko:

 

 

Interesatzen zaizkizun erreferentzia espazialak aurkitzeko tresna da. Azpiegitura osatzen doan neurrian aukera gero eta zabalagoa izango duzu eskura.

 

 

Maparen gainean ikusi ahal izango dituzu hautatzen dituzun unitate espazialak, baita hainbat geruza desberdin ere. Bertan ikusteko hautatzen duzuna irudi moduan eskuratu edo inprimatu ahal izango duzu.

 

i
 

Datu espazialak zeure analisietarako behar badituzu, hainbat geruza izango duzu hemen zure ordenagailura jaitsi edo baliatzeko. Oso tresna egokia diziplina desberdinetako ikerlarientzat.

 

 

Euskal Herriko datu espazialak nazioarteko estandarretara egokitzeko tresna duzu. Horrela beste datu zerbitzari batzuek eskaintzen dituzten datuekin bateragarri egin ahal izango dituzu eta zeure beharretara egokitutako argitalpen espaziala eraiki.

 

 

Gutaz

Gaindegian, Euskal Herria zertan den ezagutu eta ezagutarazi nahian, datu espazialak bateratu eta plataforma honen bitartez zuen guztien esku jartzen ditugu.

Jarraitu irakurtzen »

 

 

Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia
euskalgeo@gaindegia.org | +34 943 304 365 | www.gaindegia.org

Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain, Gipuzkoa

Gaindegiaren laguntzaileak

Gaindegiaren proiektua