Subscribe to Sindikatu

Nor gara






 

Euskal Herriko datu espazialak eskaintzeko sortu dugu Euskalgeo


 


Baliabideaz    Erakundeaz    Elkarlanaz    

 

Datu Espazialen Azpiegitura da Euskalgeo. Bertan, Euskal Herriari dagozkion datu espazialak ikuskatu, eskuratu eta erabili ahal izateko baliabideak eskaintzen ditugu. Lurralde egiturari zein azpiegiturei dagozkion datu espazialek administrazio desberdinek INSPIRE araudia jarraituz eskaintzen dituzten datuak dituzte iturri eta geruza bakoitzari lotuta datozen metadatuetan xehetasunez jasotzen dira iturri horiek.

GAINDEGIA, Euskal Herriaren garapenarekin engaiatutako plataforma soziala da eta Euskal Herrian ekonomia edo gizarte alorreko proiektuetan engaiatutako pertsonei zuzentzen diegu gure lana. GAINDEGIA, irabazi asmorik gabeko elkartea da.

Euskal Herriaren errealitatea konplexua eta askotarikoa da. GAINDEGIAk Euskal Herrian bizi ditugun errealitate eta egoera desberdinak aztertu nahi ditu. Lan horretan ezinbestekoa zaio Euskal Herriko azpiegitura espaziala baliatzea. Lan hori, ordea, egin gabe zegoen eta GAINDEGIAk eman ditu lehen urratsak. Azpiegitura hori beste askorentzat baliagarri gertatuko delakoan, eskuragarri jarri dugu www.euskalgeo.net-en bitartez.

Datu espazialak eskaintzen dituzten entitateak bat baino gehiago dira  Euskal Herrian. Geoeuskadi, Idena, Euskal Natura/UEU... Datu espazial hauek aberasteko ezinbestekoak diren entitateak ere badira (Euskaltzaindia...). Gaindegiaren asmoa hornitzaile izan litezkeen guztiengandik datuak eskuratu eta erabiltzaileari  eskaintzea da. Lankidetzaren bitartez, erabiltzaileari gure Herriari buruzko azpiegitura ireki ahalik eta osatuena eskaini nahi diogu.