Subscribe to Sindikatu

datuak.net ataria sortu du Gaindegiak

Euskal Herriko datu fitxategien biltegia garatu berri du Gaindegiak: datuak.net.

Bertan, Euskal Herri mailako datu-fitxategi sozioekonomikoak aurki daitezke, bai kontsultarako bai deskargarako, nork bere analisietarako balia ditzan. Hala, eta Gaindegiaren sortze asmoarekin loturik, Euskal Herri osoa aintzat hartzen duten lanabesak jartzen dira herritarren esku, gure herriaren inguruko ezagutza eta ikerketa sustatzeko.

Datu katalogo zabala eskaintzen du dagoeneko atariak. Lau atal nagusitan banatuta (demografia, ekonomia, gizartea eta ingurua) eta guztira 12 datu-taldetan sailkatuta daude: Administrazioak, Biztanleria, Enpresak, Etxebizitza, Finantzak, Garraioa, Generoa, Lan merkatua, Langabezia, Lurraldea eta Ongizatea.

 

Egun, 200 fitxategitik gora eskura daude, eta Gaindegiaren asmoa biltegi hori etengabe elikatzea da, ekonomia nahiz gizartearekin loturiko datu berriak eta gaurkotuak eskaini ahal izateko.

“Open data” filosofian oinarritua

Administrazio zein erakunde desberdinek sortzen dituzten datuak herritarren esku jartzearen alde egiten duen ekimena da OpenData, modu globalean zabaltzen ari dena. Informazioaren argitalpena formatu berrerabilgarri eta lizentzia irekien bidez egitean oinarritzen da,  datu hauek edozein herritar zein enpresek erabili ahal izateko.

Gaindegiak filosofia honi jarraiki garatu du datuak.net ataria, herritarren esku jarriz Euskal Herriari buruzko datu sozioekonomiko ugari.

Qui sommes-nous

Euskalgeo est une Infrastructure de Données Spatiales sur le Pays Basque, qui permet d'obtenir, de consulter et d'utiliser toutes les ressources disponibles.

Continuer la lecture »

Mentions légales

HARREMANETARAKO

 

 

Observatoire pour le developpement economique et social du Pays Basque
euskalgeo@gaindegia.org | +34 943 304 365 | www.gaindegia.org

Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain, Gipuzkoa

Projet réalisé par Gaindegia