Subscribe to Sindikatu

EUSKALGEO + GOOGLEMAPS

EUSKALGEO + GOOGLEMAPS
By admincal Jun 06, 2014

tags

EUSKALGEO + GOOGLEMAPS

Sarean mapak egiteko zabalduen dagoen aplikazioa da google maps. Tresna ezberdinak ematen ditu mapa hauek sortzeko eta modu erraz batean norberaren webgunean txertatzeko. Euskalgeorekin mapa hauen gainean Euskal Herriko kartografia txertatzeko aukera badago.

 

Gure Esku Dago ekimenaren harira, BERRIA ETA EUSKALGEO-k elkarlanean mapa interaktiboa garatu dute. Orain arteko ekimen ezberdinetan, GoogleMaps teknologia erabili izan da Euskal Herrian hauek kokatzeko. Honek ordea desabantaila nabariak izan ditu. Hasi muga artifizialetatik (Euskal Herria banatzen den 5 administarzioetakoak), toponimia arrotzeraino (Bayonne, Pamplona edo Tudela).

 

Euskalgeok hauetako arazo batzuk konpontzeko aukera ematen du.  Muga eta toponimia ez agertzeko, oinarrizko mapa GoogleSattelite hartu dugu. Honela, satelite bidezko irudia bakarrik ikusiko dugu, honen gainean nahi ditugun geruzak jarriko ditugularik.

 

Ondoren, Euskal Herriko mugak eta herrialdeenak jarri ditugu EuskalGeoko WMS zerbitzaritik zuzenean saretik hartzen direlarik. Azkenik argitalpen honetarako bereziki sortu ditugun geruzak ipini ditugu (ibilbidea, toponimia, pasoko lekuak, …).

 

Honela sarean gehien erabiltzen den webmapping teknologia eta Euskal Herriko errealitatea adierazten dituen Datu Espazialen Azpiegitura uztartu ditugu.

 

Bateratze moduari dagokionez, html eta javascript fitxategiak erabili dira. Alde batetik webgunean ikusteko kodea hatml bidez definitu da. Bertan fitxategi laguntzaileei (map.js eta wms.js) deitzen zaie eta mapak berak izango duen tamaina definitzen da.

 

Beste alde batetik, map.js eta wms.js fitxategiak daude. Lehenean mapak edukiko dituen geruzak eta oinarria definitzen dira. Oinarria lau motatakoa izan daiteke: mapa, hibridoa, satelite irudia eta fisikoa. Gure kasuan, lehenago aipatu den bezala satelite bidezko irudia hautatu dugu, honetan ez baitago muga administratibo eta toponimia arrotzik. Fitxategi honetan ere mapak hasieran edukiko duen zoom maila definitzen da. Hau html fitxategian definitutako tamainaren araberakoa da. Tamaina txikiagoa, orduan eta zoom maila txikiagoa.

 

Wms.js fitxategian berriz, euskalgeoko mapa zerbitzarirako konexioa definitzen da. Fitxategi hau ez da ukitu behar, geruza ezberdinak map.js fitxategian definitzen baitira.

 

Hemen duzue adibide bat. (Fitxategi hau zuen ordenagailuan deskonprimitu eta html fitxategia web nabigatzaile batekin ireki).


Sobre nosotros

En GAINDEGIA, con el objetivo de profundizar en el conocimiento de la realidad de Euskal Herria, hemos puesto al alcance del usuario la plataforma que auna datos espaciales.

Seguir leyendo »

HARREMANETARAKO

 

 

Observatorio para el desarrollo socio-económico de Euskal Herria
euskalgeo@gaindegia.org | +34 943 304 365 | www.gaindegia.org

Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain, Gipuzkoa

Proyecto realizado por Gaindegia