Euskal Herrian dauden administrazio desberdinek Datu Espazialen Azpiegiturak dituzte. Hiru administraziotan banatuta egotean, hauetako bakoitzak gutxienez DEA bat dauka. Horretaz gain, DEA sektorialak era badaude, hala nola, Ebroko Konfederazio Hidrologikokoa.
Datu Espazialen Azpiegiturak gobernu edo organizazio batek bere datu geografikoak zerbitzatu eta eskuragarri jartzeko baliabideak biltzen dituzten zerbitzuak dira. Gune bakar batean, informazio geografikoa bilatu, deskargatu, bistaratu eta mapa zerbitzari bidez eskuratzeko aukera ematen dute. Kasu gehienetan administrazio publikoak dira informazio hau produzitu eta eskuragarri jartzen dutenak baina beste erakunde batzuk ere, jartzen dute eskuragarri informazio hau Gaindegiak kasu.
Euskal Herrian, administrazio desberdinek azken urte hauetan informazio espazial ugari jarri dute eskuragarri sarean. Gehienbat, Europako INSPIRE zuzentarauak behartuta baina baita azken urte hauetan garatzen ari den OpenData filosofia barneratuta.
DEA-ak, egitura piramidal edo hierarkiko bati erantzuten diote. Beheko aldean udalerri, herrialde edo erregio mailako DEA-k daude. Hauek, aldi berean, estatu mailako DEA-k elikatzen dituzte eta azken hauek berria, Europa mailako INSPIRE proiektua eta azken mugan mundu mailako GDSI.
Euskal Herrian kokatzen diren administrazioek badituzte beraien DEA-k:
- Gipuzkoako Foru Aldundiarena: Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura
- Eusko Jaurlaritzarena: Geoeuskadi
- Nafarroako Gobernuarena: Idena
- Akitaniakoa: Pigma
- Estatu mailakoa, Espainian: idee
- Estatu mailakoa, Frantzian: geoportail
Baina badira beste mota bateko DEAk ere, tematikoak edo sektorialak. Eusko Jaurlaritzak hidrografiaren inguruan duen bezalakoa Ebroko Konfederazio Hidrografikoak duena.
Ikusten den bezala, anitzak eta ugariak dira Euskal Herriko mugetan dauden DEA-k. Hala ere, denek dute antzekotasun bat: muga administratiboak hartzen dituzte kontutan. Honela beraz, Euskal Herri osoko datu batzuk eskuratu nahi baditugu, DEA ezberdinetatik eskuratu behar dira datuak, honek suposatzen duen lan eta buruhausteekin.
Honegatik gehitu diogu aurreko zerrendari DEA berri bat. euskalgeo.net. DEA honetan aurkitzen diren datuak Euskal Herri osokoak izango dira ahal den neurrian eta arestian aipatutako buruhauste horiek kendu eta gure lurraldea modu osatu, integral eta indibidual batean adierazi eta aztertu ahalko dugu.
LOTURAK