Euskalgeo-k ematen dituen zerbitzuen artean, OGC zerbitzuen atala dago. Mapa zerbitzari bati esker GIS programa eta aplikazio desberdinetatik konektatzeko aukera dago eta honela, datuak deskargatzeko beharrik gabe kontsulta eta bistara ditzakezu. Hala, datu espazialetarako irisgarritasuna errazten da eta, aldi berean, konektatzen zaren bakoitzean, eguneratutako azken datua izango duzula bermatzen da.
WebMapping aplikazioak
Alde batetik WebMapping aplikazioak daude. Aplikazio hauek interneteko webguneetan mapak argitaratzeko erabiltzen dira eta argitaratu nahi den datu espazialaren “fondo” edo “oinarria” aukera daiteke. Oinarri hau ezartzeko WMS zerbitzua erabiltzen da.
Interneteko WebMapping aplikazio desberdinetatik (OpenLayers edo Leaflet) Euskalgeora konektatzeko WMS zerbitzuaren helbidea sartu besterik ez dago, ondoren beharrezkoak diren parametroak sartu behar direlarik. WMS helbidea ondorengoa da: www.euskalgeo.net/wms
Mahai gaineko GIS aplikazioak
OCG zerbitzarira konektatzeko beste era bat berriz, mahai gaineko GIS aplikazioak dira. Hauetatik WMS zein WFS zerbitzuetara konektatu zaitezke.
WMS zerbitzura konektatuz gero, kontsulta daitekeen irudi bat eskuratuko duzu. Eskari bat egiten duzun bakoitzean hau zerbitzariari helduko zaio eta bueltan eskariaren erantzuna jasoko duzu GIS aplikazioan. Adibidez, zoom bat egiten duzunean koordenatu zehatz batzuen irudia eskatuko duzu eta zerbitzariak koordenatu horien barruan aukeratuta dauzkazun geruzen irudia itzuliko dizu.
QGIS bezalako mahai gaineko GIS batetik konektatzeko ondorengo pausuak eman behar dira:
1. WMS geruza gehitu |
2. Zerbitzari berria gehitu eta helbidea sartu |
3. Geruza eta erreferentzia sistema aukeratu |
4. Geruza aplikazioan |
Beste GIS aplikazioetatik ere WMS zerbitzuaren helbidea jarri eta zuzenena kargatzen dira geruzak.
WFS zerbitzuak
WFS zerbitzuak berriz [www.euskalgeo.net/wfs], datuak bektorialki erabiltzeko aukera ematen du. Zerbitzarira konektatu eta deskargatzeko beharrik gabe erabil ditzakezu datu espazialak. QGIS-en kasuan WFS2.0 plugina instalatu behar da lehenengo. Ondoren zerbitzariaren helbidea sartu eta nahi diren geruzak kargatu daitezke. Kasu honetan, geoprozesamendu ariketak eta atributu bidezko aukeraketak ere burutu daitezke datu hauekin.
Datuen kargarako ondorengo pausuak eman beha dira: